ULMA Handling Systemsek ekipaien tratamenturako proiektua garatuko du lehen aldiz Errusian — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

ULMA Handling Systemsek ekipaien tratamenturako proiektua garatuko du lehen aldiz Errusian

Errusiako Maryan Mar-eko aireportuko proeiktua izango da ULMA Handling Systemsek errusiar merkatuan garatuko duen lehenbiziko proiektua.
ULMA Handling Systemsek ekipaien tratamenturako proiektua garatuko du lehen aldiz Errusian
2014/06/12

Klimatologia baldintza gogorrengatik berezitasun nabarmenak izan ditu proiektuak, -40ºC arteko tenperaturak ongi jasango dituen ekipamentuak diseinatu baitira. Halanola, berogailu sistema duten sentsoreak, olio berezia duten moto erreduktoreak, konporta espezializatuak… garatu behar izan ditu ULMAk.

Ekipaiak kudeatzeko proiektu honek, fakturazioko mahaiak, ikuskaritza lineak eta ekipaien garraio sistemak ditu. Gainera, azken momentuan heltzen diren ekipaientzat edota helikopteroz doazen bidaiarientzat fakturazioko mahai berezi bat ere izango du aireportu honek.