ULMA Handling Systemsek ate berriak ireki ditu Venezuelan
ULMA Handling Systemsentzat proiektu estrategikoa izango da Venezuelan garatuko duen hau, bere lehenengo proiektua baita Venezuelako lurraldean.
Logistikako sistema berriak 12.768 palet gordetzeko kapazitatea izango du, lehengaiak, produktu erdi amaituak eta produktu amaituak biltegiratuz. 5 pasillo eta 5 transgoragailu izango ditu eta baita garraio automatikorako sistema bat ere. Proiektu honen bidez, biltegia bi produkzio zentruekin bat eginda geldituko da tunel baten bidez, eta gaur egungo eskaeren prestaketako gunea ere lotuko da.
Logistikako sistema honen helburu nagusia, lantegiaren azalera ahalik eta hobeen aprobetxatzea izan da, aurreikusitako hazkuntzarekin jarraitu ahal izateko eta sistema automatizatu baten bidez prozedura produktiboaren fase ezberdinak integratzeko.
Proiektua, 2013ko udarako amaitua egotea espero da.