ULMA Handling Systemsek AENAko hainbat aireportu egokituko ditu 58 milio euro baino gehiagoko balioarekin — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

ULMA Handling Systemsek AENAko hainbat aireportu egokituko ditu 58 milio euro baino gehiagoko balioarekin

ULMA Handlig Systemsek AENA sareko aireportuetan egin beharreko egokitzapenak egingo ditu segurtasun estandarreko europako araudi berriaren arabera. Egokitzapenak aireportu hauetan egingo dira: Kanaria Handia, Malaga, Menorca, Fuerteventura, Zaragoza eta A Coruña; eta 58 milioi euroko balioa gaindituko dute.
ULMA Handling Systemsek AENAko hainbat aireportu egokituko ditu 58 milio euro baino gehiagoko balioarekin
2019/06/11

Malagako aireportuan, 2018an 19 milioi bisitari baino gehiago izan zituen aireportua, ekipajeen sistemako 3 terminalak berrituko ditu ULMAk. Zehazki, 3. Terminalean dauden 14 ikuskatze zirkuituak aldatuko dira, araudi berrian eskatzen den erabaki denbora handitzeko helburuarekin eta estandar 3 izeneko makina berriak sartuta. Horrez gain, 3. segurtasun mailarako zirkuituak aldatuko dira dual wiew makina berriak sartzeko eta iragate linea berria gehituko da.

2. Termilanean, berriz, bederatzi makina berri sartzeko lehendik dauden bederatzi ikuskatze zirkuituak eguneratuko dira eta fakturazio gune guztia aldatuko da: hirurogeita bost fakturazio mahai eta sei eratze karrusel izango ditu.

1 Terminalean zirkuitu guztia ere aldatuko da, N1-N2 motako bi ikuskatze zirkuitu berri gehituko dira, 3. segurtasun mailarako zirkuitu bat eta eratzeko bi hipodromo inklinatu.

Kanaria Handiko aireportuan, urtean 13 milioi bisitari dituena, 3 terminaletako ekipaje sistema berrituko du ULMAk; estandar 3 motako 24 ikuskatze makina eta 3. segurtasun mailarako bost dual view makina sartuko dira.

Menorkako airepoertuan terminala handituko da 900m2 gutxi gorabehera. Ekipaje sistema osoa edukiko du: 6.000 ekipaje orduko gaitasunarekin, sei N1-N2 ikuskatze zirkuiturekin, 3. segurtasun mailarako zirkuituarekin eta eratzeko lau hipodromorekin.

Egokitzapen hauek guztiak egiteko 2.500 ekipo baino gehiago egin beharko ditu ULMAk, 2020 eta 2022 urteen artean faseka instalatuko direnak.