ULMA Handling Systems-eko lankideak elikagai bankuarekin bat — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

ULMA Handling Systems-eko lankideak elikagai bankuarekin bat

Elikagai bilketa erraldoiean eta batutako elikagaien sailkapena egiten aritu dira ULMA Handling Systems-eko lankideak, familia eta guzti.
ULMA Handling Systems-eko lankideak elikagai bankuarekin bat
2019/12/09

ULMA Handling Systems-ek eraldaketa sozialera bideratuta dagoen lan-taldea sortu zuen duela hilabete batzuk. Bertako kideak martxan hasteko irrikan zeuden. Beraien lehen urratsak Bergarako elikagai bankuarekin eman dituzte eta kontaktuan egon dira azkenengo hilabeteetan.

Azaroan elikagai bilketa erraldoia ospatuko zela kontuan izanda, UHSko 11 langile debagoieneko herri ezberdinetako supermerkatu eta dendetan egon ziren. Beraien eginkizuna, denda hauetara bertaratutakoei bilketaren ingurukoak azaltzea zen eta ondoren, erosleek bankurako erosten zuten produktuak kaxetan sartu.

Gainera, bilketa amaitu eta hurrengo asteburuan, UHSko lankide talde bat, familia giroan, Bergarako biltegira gerturatu ziren, bilketa erraldoian batutako guztiak sailkatzen laguntzeko.