ULMA Handling Systems CEX 2014 sarietarako euskal hautagaia Nazioartekotzeari buruzko praktika onagatik — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

ULMA Handling Systems CEX 2014 sarietarako euskal hautagaia Nazioartekotzeari buruzko praktika onagatik

ULMA Handling Systems eta Microdeko EUSKALITen Nazioartekotzeari buruzko 400 Klubeko XI. Topaketako irabazleak izan dira. Bi erakundeak CEX 2014 sarietarako euskal hautagaiak izango dira estatu mailan. Sariketa Asociacion de Centros Promotores de la Excelencia-CEX elkarteak antolatzen du.
ULMA Handling Systems CEX 2014 sarietarako euskal hautagaia Nazioartekotzeari buruzko praktika onagatik
2014/03/26

Nazioarteko merkatu berrietan ateak ireki beharra dela eta Nazioartekotzerako prozedura estrategiko bat diseinatu du ULMAk, enpresako sail guztien esfortzua eta parte hartzea eskatzen duena. Prozedura martxan jartzeko  egoeraren barne azterketa zehatza,  kanpo merkatuaren azterketa eta kontrol eta jarraipen faseak egitea beharrezkoa da.

ULMA Handling Systemsen arabera Nazioartekotzea ezin da izan krisi garaiari erantzuteko hartutako erabaki bat. Estrategikoki planifikatutako erabaki bat izan behar du, enpresaren garapenerako baliagarri izango dena. Erabaki honek kontzienteki egindako gogoeta baten ondorioa izan behar du, Nazioartekotzean eragina duten faktore guztiak kontuan izan diren gogoeta bat. Alde batetik barne faktoreak aztertu behar dira, adibidez; enpresako plan estrategiko orokorra edo bere ezaugarriak. Eta bestetik kanpo faktoreak, adibidez; lan egin nahi den merkatua eta prozesuan parte hartzen duten agenteak.

Nazioartekotzerako beharra enpresaren izate bertatik dago ULMAn, POGUn (ULMA Taldearen Antolamendu Proiektua) esplizituki honela adierazten da gure nazioarteko bokazioa: Merkatuen globalizazioa gero eta handiagoa eta saihestezina dela kontuan izanda, nazioarteko izaera izango duen errealitatearen alde egiten du ULMA Taldeak apustu eta, horretarako, jarrera irekia eta hartzailea sustatu behar da erakundearen baitan.