Ulma Handling Systems
ULMA Handling Systems, Argentinako FIEL topaketaren babeslea
Beste urte batez, Latinoamerikako Ikerketa Ekonomikoen Fundazioak, FIEL erakundeak, topaketa bat antolatu du Eragiketa Logistikoetarako Proiekzio Ekonomikoen gainean, eta ULMA Handling Systems babeslea izango da topaketa horretan. Ekitaldia datorren abuztuaren 22an egingo da, Argentinan, Buenos Aires hiriko Merkataritzako Burtsan.
Erakundearen arabera, “topaketaren xedea izango da logistikaren alorrean erabaki estrategikoak hartzeko esparru ekonomikoa, finantzarioa, politikoa eta soziala ebaluatzea, maila nazionalean zein eskualdekoan."
Hitzaldien programaren barruan, Argentinaren analisi makroekonomikoa eta fluxu logistikoen gaineko hitzaldi bat egingo dira, besteak beste.
Topaketaren gaineko informazio gehiago hemen: www.fiel.org