ULMA Handling Systems 2017ko MOVIMAT-ean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

ULMA Handling Systems 2017ko MOVIMAT-ean

ULMA Handling Systems MOVIMAT 2017 azoka brasildarrean izango da intralogistika automatizatuan dituen soluzio berritzaileenak aurkezten
ULMA Handling Systems 2017ko MOVIMAT-ean
2017/09/28

MOVIMAT 2017, logistika integratuko nazioarteko azokak datorren urriaren 16an irekiko ditu ateak eta ULMA Handling Systems bertan izango da.

Urriaren 19ra bitarte, ULMAk Brasilgo Sao Paulo Expo aretoan aurkeztuko ditu intralogistika automatizatuko soluzioak.

ULMAk biltegiratze automatikoei eta eskaeren prestaketei begirako soluzioak aurkeztuko ditu eta horien ezaugarri nagusia da prozesu intralogistikoen efizientzia gorena erdiestea.

Gainera, bezero bakoitzaren beharrizanak eta ezaugarriak aintzat hartuta, soluzio onenen garapena eskaintzen duten sistemen gama zabala aurkeztuko du.

Gaur egun ULMAk posizio pribilegiatua dauka merkatu brasildarrean, automatizazio arloan erreferentziazko soluzioak garatu baititu sektore ugaritan, hala nola, ehungintzan, automozioan, elikagaien arloan, drogerian, burdindegietan, etab.

Bisita gaitzazu gure standean eta ezagutu itzazu gure soluzioak bertatik bertara!

D30 Standa | Sao Paulo Expo | Sao Paulo