ULMA Fundazioak Oñatiko Zuazola Institutua babestu du STARTInnova Ekintzailetza proiektuan. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Fundazioak Oñatiko Zuazola Institutua babestu du STARTInnova Ekintzailetza proiektuan.

ULMA Taldeak, bere fundazioaren bidez, Oñatiko Zuazola Institutuko STARTInnova proiektua babestu du. Batxilergoko edo lanbide heziketako 16 eta 17 urteko gazteei zuzenduta dago STAR INNOVA proiektua eta gazte gipuzkoarrei Negozio ideia berrien programa proposatu die, gure gizartean ekintzaile portaera eta sena sustatzeko helburuarekin.
ULMA Fundazioak Oñatiko Zuazola Institutua babestu du STARTInnova Ekintzailetza proiektuan.
2013/05/07

Gipuzkoako 8 udalerritako 13 taldek hartu dute parte Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak babestutako eta  Diario Vasco-k sustatutako programan. Startinnova proiektua  4 atal hauek osatzen dute: Ekintzaile izaten ikasten, Ideiatik Proiektura, Garatu zure proiektua eta Defendatu zure proiektua. Ekimena aurrera eraman ahal izateko, ikasleek ariketa praktikoak eta auto-ebaluazio testak egin dituzte eta gaian adituak direnekin hitzaldi digitaletan parte hartu dute. Gainera, taldeak zentroko irakasle baten tutoretza dauka proiektuaren oinarriak barneratzen laguntzeko.

Zuazola institutuak, ULMA Fundazioarekin lankidetzan,  bi taldetan parte hartu du. Bi kasuetan Negozio ideia kirolaren sustapenera dago zuzenduta, izan ere, parte hartzaileak Gorputz-Kirol ekintzen gidaritzaren heziketa zikloko ikasketak egiten ari dira.

Lehen taldeak, Uralur enpresaren sorrerarekin, Ingurumenarekin zerikusia duten kirol ekintzetara bideratzen du bere zerbitzu eskaintza; eskalada, mendi ibilaldiak, piraguismoa eta abar. Horretaz gain, elbarritasuna duten pertsonentzako zerbitzu eskaintza berezia du, gizarte osoarengana iristeko helburua baitute.

Bigarren Taldeak Izerdi enpresa sortu du eta bertako osagai bakoitza kirol batera dago espezializatuta eta beraiek dira irakasleak. Gizartean arruntak baina aldi berean hain irisgarriak ez diren kirol ekintza multzo bat eskaintzen dute, hala nola, Atletismoa, Eskubaloia eta abar.