ULMA eta Oñatiko Mendi Martxa, partekatzen ditugun balioak
Parte hartu nahi baduzu, IX. Oñatiko Mendi Martxaren edizioan, hau da zure aukera. ULMAk doako 70 izen emate jarriko ditu zure eskura. Pertsona bakoitzak gehienez 2 izen emate eskatu ahal izango ditu. Eskabideak 70 baino gehiago badira, zozketa egingo da.
Ez galdu zure aukera, eman izena hemen.
Aurtengo edizioa 07:00/07:30etan hasiko da ibilbide luzerako eta 08:00/08:30etan laburrerako. Martxaren hasiera, aurreko urteetan bezala, Oñatiko plazatik egingo da. Ibilbidea ez da beste urte batzuetakoa izango, eta Aizkorri-Aratz parke naturaletik igaroko da.
Aurreko edizioetan bezala, erakundeak erabakitzen duen denbora baino lehen pasatu beharko da kontrol-puntuetatik. Kontrol-puntuetan anoa postuak egongo dira, eta ibilbide osoa ondo seinaleztatuta egongo da. Ibilaldiaren espirituari jarraituz, azkenean ez da sailkapenik egongo, ibilbideaz eta zeharkatzen dituen parajeez gozatzea izango baita helburua.
Lankidetza hitzarmena
ULMA Taldeko presidente Ibon Calvok eta Oñatiko Mendi Martxako Iosu Lizarraldek sinatutako akordioak hurrengo hiru edizioetarako gure babesa jasotzen du, eta ingurunea zaintzeko eta sustatzeko partekatzen ditugun baloreak berresten ditu.