Ulma Taldea
ULMA 2.0; partekatzeko proiektua
Komunikazio sozialeko joera berriekin bat eginda, ULMA Taldeak denbora darama 2.0 teknologien garrantzi gero eta handiagoan oinarritutako proiektu bat lantzen eta garatzen. ULMAk Sare Sozialetan duen presentzia rol garrantzitsua jokatzen hasi da gaur egungo testuinguru sozio-enpresarialean.
Gaur egun proiektuak bi eremu lantzen ditu. Alde batetik, markaren homogeneizazioa, eta, bestetik, komunikazio korporatiboaren kudeaketa gure sare sozialen bitartez. Proiektu hau ULMA marka internetek eskaintzen duen komunikazio digitalaren garai berrira egokitzeko premiak eraginda sortu zen. Horretaz aparte, apustu garbia da Korporazioaren Izena hobetzearen eta audientziarekin konektatzearen alde egiteko. Taldetik eskaini eta erabiltzaileek aurki ditzaketen edukiak era askotakoak dira; korporazioaren dokumentazioa formatu digitalean, bideoak, gure markari buruz beste komunikabide batzuek argitaratutako albisteak.
Gaur egun ULMA Taldea Sare Sozial batean baino gehiagotan dago presente bere helburuak lortzeko asmoarekin;