SHS enpresan %20ko parte hartzea izango du ULMA Handling Systemsek — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

SHS enpresan %20ko parte hartzea izango du ULMA Handling Systemsek

ULMA Handling Systemsek SMART HEALTH SERVICES (SHS) enpresan %20ko parte-hartzea izango du bertako bazkide gisara. SHSk osasun arlora zuzendutako erakundeentzako logistikako erosketa eta hornikuntza lanak egiten ditu.
SHS enpresan %20ko parte hartzea izango du ULMA Handling Systemsek
2012/12/12

Parte-hartze honen bidez SMART HEALT SERVICES eta ULMAko zerbitzuak bateragarriak izango dira eta soluzio osatuago bat eskaintzeko aukera emango digu ospitaletako barne logistikako zerbitzuetan.

Hitzarmen honek ULMAren garapen estrategikoan izango du eragina, izan ere  ospitale sektorean gure presentzia indartzeko  urrats garrantzitsua da. Orain arte, sektore honetako hainbat ospitale, farmazia eta medikamentuen banaketa zentroetan logistikako automatizazio eta aholkularitza sistemak garatu ditugu.

SMART HEALTH SERVICES, MONDRAGON korporazioaren osasungintza atalaren barnean dagoen enpresa bat da eta KUDEA, LKS eta ULMA Handling Systems enpresen parte-hartzea du.