Saplex-ek guztir automatizatuko logistikako sistema berria du
ULMAren soluzioak 5 ibilgailuz osatutako paleten Multishuttle sistema du. Honi esker, biltegiratze automatikoko sistema, sekuentziazio edo materialen bufferra eta eskaerak prestatzeko sistema automatizatu dira. Biltegiko edozein konfiguraziotara hobekien egokitzeko aukera eskaintzen duen irtenbidea da, biltegiaren bolumena ahalik eta gehien aprobetxatuz, eta sistema konpaktu estandarrarekin alderatuta fluxu denborak murriztuz.
Merkantziaren barne garraioa AGV (Automated Guide Vehicle) sistemarekin egiten da. Laser bidez gidatzen den ibilgailua da, biltegi barruko metaketa leku eta helbide askotara garraiatzeko aukera eskaintzen duena. Horrez gain, komunikazioa eta datu-trukea haririk gabeko sarearen (WIFI) bidez egiten da, merkantziaren trazabilitatearen kontrol zorrotza ahalbidetuz.
Biltegi adimendunari esker, SAPLEXek hobekuntza nabarmenak lortu ditu bere prozesu logistikoen efizientzian, zehaztasunean eta errentagarritasunean, eta eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan martxan dago.
Sistema logistiko berri honek 1.250 m2-ko azalera du, 15 metroko altuera eta 3.200 palet baino gehiagotarako edukiera.