PICK TO LIGHT SYSTEMS- ek irudi digital berria estreinatu du
Gainera, web orri berriak, erabiltzaileei zuzenduriko komunikazio bide zuzen bat zabaltzen du bezeroentzat diseinaturiko gunearekin, dokumentuak deskargatzeko aukerarekin eta Youtuben Pick to Light-ek ireki duen kanalarekin.
Proiektu honen bidez, negozioaren nabarmentze beharrean pausu berri bat eman nahi izan du Pick to Light-ek. Helburu hori oinarri hartuz, estilo grafiko berritzailea duen web orria diseinatu du, informazioa aurkezteko era desberdinak erabiliaz, nabigazio erosoa bermatuz eta baliabide berriei etekina ateraz. Gertutasuna eta konfiantza helaraztea ere helburu izan du proiektu honek, eta horretarako erabiltzaileen hizkuntzara egokitu dira testuak eta informazioa era samurrean aurkitzeko teknikak erabili dira.
Web orriaren bertsio berri honetan produktu eta zerbitzuen katalogo eguneratua eta argazkiz hornitua aurkitu du erabiltzaileak, produktu bakoitzaren erabilgarritasuna ongi azaltzen duten irudiak erabiliz.
Erabiltzailearengan pentsaturiko web orria da hau, eskaerak prestatzeko eta fabrikazio prozesuetan euskarri izango zaion web gunea hain zuzen ere.
Gazteleraz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta portugesez argitaratu da web orria.