Parte hartze interesgarria ULMA Taldeko Euskarazko Postal Lehiaketan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Parte hartze interesgarria ULMA Taldeko Euskarazko Postal Lehiaketan

ULMA Taldeko Euskara Motibazio Taldeak Euskarazko Postal Lehiaketa antolatu du aurten, ekainetik irailera artean. Guztira 20 postal iritsi dira, zein baino zein ederragoa, eta ULMA Eraikuntzako Ibai lankideak irabazi du lehen saria.
Parte hartze interesgarria ULMA Taldeko Euskarazko Postal Lehiaketan
2014/10/21

Postal irabazlea Alpeetatik iritsi da eta bertan ULMA Eraikuntzako aldamioak marraztu ditu Ibaik, ULMAko logo eta guzti. Horretaz gain, bertso bikaina ere idatzi du eta jaso duen saria asteburu bateko egonaldia da.

Bigarren saria bi lagunentzako jatordua da, parte hartzaile guztien artean zozketatu dena, eta ULMA Conveyorreko Garikoitzek irabazi du. Oso postal polita bidali digu Menorcatik, bertako egonaldiaren berri emanez.

Gainerako postalak leku hauetatik iritsi zaizkigu: Dolomitak, Qhebec, Costa Rica, Costa Brava, Le Périgord Noir, Bartzelona, Portugal, Erroma, Maidera, Laponia, Sri Lanka, Kantabria, Alemania, Ultzama, Oñati eta Dominikar Errepublika.

Jasotako postal guztiak hauek dira: