Ospitale eta Farmazia logistikako protagonistak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

Ospitale eta Farmazia logistikako protagonistak

ULMA Handling Systems buru-belarri lantzen ari den erronketako bat farmazi eta ospitale erakundeetako logistikaren gestio eraginkorra da. Horregatik, osasunaren sektoreko soluzio logistikoetara zuzendutako ekitaldietan parte hartzeak argi erakusten du sektorean duen proiekzioa. Esaterako, azaroan, ULMA protagonista izan da SALUDTRACK izeneko Espainiako Identifikazio eta Trazabilitate Teknologien Biltzarraren bigarren edizioan, baita ere IIR Españak Farmaziako Logistikari buruz antolatutako Jardunaldian ere.
Ospitale eta Farmazia logistikako protagonistak
2012/03/04

ULMAko Supply Chain Softwareko zuzendaria den Xabier Zubizarreta hizlari aritu zen bi ekitaldietan, eta bertan ULMAren soluzioak azaldu zituen eskaria prestatzeari, biltegiratze automatikoari eta trazabilitatea kudeatzeko sistemei dagokienez, ospitale eta farmazi sektorera zuzenduta. Bi hitzaldiak osatzeko, sektoreari lotutako erakunde eta enpresetan garatutako kasu praktikoen adibideak aurkeztu ziren.