Osasun-hitzaldiak: Zergatik dago prostatako minbizia? — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Osasun-hitzaldiak: Zergatik dago prostatako minbizia?

Duela urte batzuetatik, azaroan Movember ospatzen da. Ekimen honen helburua gizonei eragiten dieten gaixotasunei eta osasun-gaiei buruzko kontzientzia lortzea da, hala nola prostatako minbiziari buruzkoa. ULMAn, Mondravember elkartearekin elkarlanean, ekimenarekin bat egingo dugu gaixotasun honi buruzko hitzaldi informatibo batekin.
Osasun-hitzaldiak: Zergatik dago prostatako minbizia?
2023/11/15

Datorren azaroaren 29an, 17: 30etan, CIC Bioguneko Arkaitz Carracedo ikertzaileak minbiziari buruzko hitzaldia emango du ULMA Taldeko Zerbitzu Zentraletako Auditorioan.

Arkaitzek hamar urte baino gehiago daramatza ikertzaile talde bat zuzentzen gaixotasuna hobeto ezagutu eta sendatzeko. Hitzaldian minbiziaren inguruko azalpenak emango ditu eta bere sendabide lortzeko aurre egin beharreko erronkak azalduko ditu. Honako galdera hauei erantzunez:

  • Zergatik dago minbizia?
  • Zergatik ezin dugu minbizia sendatu paziente guztientzako tratamendu bakar batekin?
  • Zeintzuk dira minbizia sendatzeko bidean aurrera egiteko erronkak?

Plazak auditorioaren edukierara mugatuak dira. Izen ematea azaroaren 22an itxiko da eta hilaren 24an mezu elektroniko bat bidaliko dizugu hitzaldirako plazaren baieztapenarekin eta bertaratzeko jarraibideekin.

Eman izena hemen