Nespressok biderkatu egin du eskaerak prestatzeko duen gaitasuna, ULMA Handling Systems eta Pick to Light Systems ek garatutako sistema logistikoaren bidez — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

Nespressok biderkatu egin du eskaerak prestatzeko duen gaitasuna, ULMA Handling Systems eta Pick to Light Systems ek garatutako sistema logistikoaren bidez

ULMA Handling Systems-ek, Pick to Light Systems joint venture-arekin batera Nespressorentzako proiektu logistiko bat garatu dute Brasilen. Proiektuetan helburua, eskaerak prestatzeko sistema hobetzean oinarritu da eta bide batez produktibitatea maila altuagoak lortu ditu Nespressok.
Nespressok biderkatu egin du eskaerak prestatzeko duen gaitasuna, ULMA Handling Systems eta Pick to Light Systems ek garatutako sistema logistikoaren bidez
2013/06/28

Nespressok Brasilen duen instalazio honetan lau postu desberdinetan prestatzen ditu bere bezeroen eskaerak. Postu hauen produktibitate maila hobetu asmoz, Pick to Light Systems-eko 150 dispositibo ezarri dira, eskaerak prestatzeko sistema azkarrago eta eraginkorrago bat lortuz.

Proiektu logistiko berri hau ezarri denetik, Nespressok biderkatu egin du eskaerak prestatzeko duen gaitasuna, lehen 690 eskaera prestatzen baitzituen eguneko eta orain 2.500 eskaera prestatzeko ahalmena du sistema berriaren bidez.

ULMAk garatutako softwarearen bidez, eskaeren egoera erreala momentu oro kontsultatu ahal du Nespressok. Gainera, sistema honen bidez, eskaerak prestatzeko orduan ohikoak diren akatsak ekidin eta kudeaketako kosteak gutxitu ditu.