microFLL MONDRAGON – INNOBASQUE streaming-en ikusi ahal izango da
MONDRAGON Korporazioa, Innobasque, Scientia Fundazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatua dago, antolakuntza ULMA Taldea, IKERLAN, Mondragon Unibertsitatea eta Ausolan erakundeen esku geratuz. 320 ikasle inguru batzea aurreikusten du antolakuntzak.
Lehen edizio honetan, zeina streaming-en ikusi ahalko den TUlankide-ren webgunean, 20 taldek hartuko dute parte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetatik; konkretuki Arizmendi ikastolatik (Eskoriatza eta Arrasate) bost taldek, Mariaren Lagundiatik hiruk (Bergara), Axular (Donostia), El Regato (Barakaldo), Urkide (Gasteiz) eta Jesus Maria ikastetxeetatik bik (Bilbo) eta Trueba (Bilbo), Egibide (Gasteiz), Elburgo (Araba) eta Zuazola ikastoletatik (Oñati) talde banak. Raúl García ULMA Taldeko lehendakariak banatuko du saria edizio honetan.