Lanera kotxe-partekatuan etorri nahi duzu? — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Lanera kotxe-partekatuan etorri nahi duzu?

Ingurumena hobetzearen alde zure aletxoa jarri nahi baduzu, ULMAn oso erraz jarriko dizugu.
Lanera kotxe-partekatuan etorri nahi duzu?
2022/05/12

Sartu Ciclogreen aplikazioan zein den egingo duzun ibilbidea eta zer egunetan nahi duzun autoa partekatu, eta aplikazioak ULMAko pertsonak aurkituko ditu, zure ibilbidearekin duten kidetasun mailaren arabera ordenatuta, haiekin harremanetan jar zaitezen. Ibilbideak erregistratu ondoren, sari bikainak lortuko dituzu.

Bete jarraibide erraz hauek, ULMAko pertsonekin autoa partekatuz mugitzeko:

Deskargatu zure sakelakoan (iOs eta Android), eta sakatu “Erregistratu zure erakundearekin”. Hautatu Negozioa eta erabili “ulmawin” kodea, eta, horrela, app-a erabili ahal izango duzu zure joan-etorri jasangarriak erregistratzeko.

Argitaratu ibilbidea, eta adierazi bidaiaria edo gidaria zaren, eta argitaratu bulegora joateko egiten duzun bidea. Gehitu lanera sartzeko eta handik irteteko duzun ordutegia, bai eta autoa asteko zer egunetan partekatu nahi duzun ere.

Jakin ezazu nor egokitzen den ondoen zure ibilbidera. App-ak autoa partekatzeko moduko ULMAko pertsonak erakutsiko dizkizu, zure ibilbidearekin duten kidetasun mailaren arabera ordenatuta. Aplikaziotik bertatik txateatu ahal izango duzu, bai eta elkargune bat zehaztu ere.

Erregistra itzazu partekatutako autoan egindako joan-etorriak. Ziurtatu “Auto partekatua” garraiobidea aukeratzen duzula, eta sakatu “Play”, ibilbideari ekiteko. Gidaria edo bidaiaria zaren kontuan hartuta, aplikazioak QR kode bat edo irakurgailu bat erakutsiko dizu pantailan, zure joan-etorria bidaiatzen duzun ULMAko pertsonenarekin lotu ahal izateko. Behin helmugara iritsita, prozesua errepikatu besterik ez duzue egin behar, ibilbidea amaitzeko eta gordetzeko.

Auto partekatuan egiten duzun ibilbide bakoitzarekin hainbat ziklo irabaziko dituzu (4 km-ko 1). Ziklo horiek metatu ahal izango dituzu, sari zoragarriekin trukatzeko, nola app-tik, hala webgunetik: www.ekokilometro.ulma.com.

Zalantzarik baduzu, idatzi helbide honetara: comunicacion@ulma.com