Kontrapas proiektuaren jarraibideak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Kontrapas proiektuaren jarraibideak

Kontrapas proiektuaren jarraibideak
2052/07/01
  1.    Parte hartzeko baldintzak 
  • ULMA Taldeko langileek parte hartu ahal izango dute.
  • Pertsona bakoitzeko bideo bakarra aurkeztu ahal izango da.
  1.    Bideoaren betekizunak
  • Bideo formatua:
    • Bideoa modu horizontalean grabatu behar duzu eta irudiaren erdian agertzen saiatu.
    • Bakarrik ager zaitezke, edo bi edota, gehienez, hiru pertsonarekin.
    • Saiatu denbora guztian kamerari begiratzen, zure profil onena ikusi nahi dugu!
  • Grabazio formatua:
    • Ikusi eta entzun bideo eredu hau  👇 telefono mugikor edo ordenagailu batean eta entzungailuekin. Bitartean grabatu telefono mugikor batekin.

        • Eredu gisa balio duen bideo honen iraupen osoa grabatu behar duzu, baina kantatu, leloa bakarrik kantatu behar duzu. Hemen letra daukazu eta azpimarratuta dagoen testua soilik kantatu beharko duzu.
    • Abestiaren gainerako zatian dantza egin dezakezu, mugitu edo irribarre egin, gehien gustatzen zaizuna.
  1.    Bideoa bidaltzea
  • Aurkezteko epea: 2024ko irailaren 27a arte.
  • Esteka honetan klik egin, erabiltzeko baimena eman eta grabazioa igo dezakezu.
  1.    Zalantzak

 

BIDEOAREN GAINEKO USTIAPEN ESKUBIDEAK LAGATZEA

Parte-hartzaileak, bere bideoa bidaltze hutsagatik, bideoaren gaineko ustiapen eskubide guztiak lagatzen dizkio ULMA Taldeari doan, izaera ezeztaezinarekin eta esklusiboan, hirugarrenei lagatzeko berariazko ahalmenarekin, egile eskubideak indarrean dauden bitartean eta herrialde guztietarako, erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko eta eraldaketa eskubideak barne, edozein modutan, eta edozein prozedura eta euskarriren bidez, oraingoak edo etorkizunekoak.