Juan Jesus Alberdi, ULMA Handling Systemseko Zuzendari nagusi berria — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

Juan Jesus Alberdi, ULMA Handling Systemseko Zuzendari nagusi berria

Urte berriarekin batera ULMA Handling Systemsek zuzendaritza berritua aurkeztu du, Juan Jesus Alberdi Zuzendari Nagusia berria delarik. Kooperatibaren aurrerapen sozioenpresarialak eta etorkizuneko aurreikuspen berrituek ibilbidean pauso berri hau ematera bultzatu dute.
Juan Jesus Alberdi, ULMA Handling Systemseko Zuzendari nagusi berria
2016/02/10

Juan Jesus Alberdik esperientzia handia du enpresa handien zuzendaritzan, hala nola; CEO- Elay Taldea, Cegasa Internacional Taldea edo ULMA Architectural Solutiones kooperatibako Zuzendari Nagusi izan da.

Kudeaketa eta zuzendaritzarako dituen gaitasunak eta hainbat sektore eta ULMA Taldea ezagutzea dira arrakastarako berme nagusiak. Zalantzarik gabe, Zuzendari Nagusi karguan bete beharreko eginkizunetan eragin positiboa izango dutenak, erronka berriak eta egun esku artean ditugun proiektuak ilusioarekin hartuz.

Erronka berriei ekiteko prest azaldu da Juan Jose Alberdi, berrikuntzaren aldeko apustua eta bezeroarenganako konpromiso irmoa erakutsiaz.