José Manuel Velascoren hitzaldia ULMA Taldean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

José Manuel Velascoren hitzaldia ULMA Taldean

Martxoaren 29an, Jose Manuel Velasco Guardadok, komunikazio aholkulari, coach exekutibo eta ekainetik aurrera Global Alliance for public Relations and Communication Management-en lehendakari izango denak, hitzaldi bat eskaini zuen ULMA Taldeko instalazioetan, “Markaren eta komunikazioaren balioa enpresa inguruneen kudeaketarako” izenarekin. 70 pertsona inguru joan ziren, inguruko zenbait enpresatatik.
José Manuel Velascoren hitzaldia ULMA Taldean
2017/03/31

Hitzaldi honetan, XXI.mendeko komunikazioarekin zerikusia duten gaiak landu ziren eta batez ere komunikatzeko moduaz eta horrek suposatzen duenaz.

Jose Manuel Velascoren arabera, “paradigma aldaketa bat bizitzen ari gara”, eta aldaketa horretan, “benetakotasuna da baliorik onena”. Benekotasun honetaz gain,  “ezezagunaren inguruko beldurra gailentzen den mundu ziurgabe batean”“elkarrizketa bat kudeatzen  jakitea”funtsezkoa da.

Aipatzen den elkarrizketa hori agerian geratu zen Twitter eta LinkedINen bidez  hitzaldiaren informazioa zabaldu eta partekatzean, baita  hizlariaren eta bertaratu zirenen parte hartzearekin ere, zeresan handia sortuz.

Komunikazioaren paradigma berri honetan, ulertu behar da komunikazioa beti partekatua izan behar dela. Informazioak jada ez du norabide bakarra jarraitzen. Arauak aldatu egin dira, izan ere, “online munduan, paradigma ezin da izan kontrola”, baizik eta “monitorizazioa eta informazioaren kudeaketa”.

Azken finean, komunikazioak istorioak kontatzea bilatzen jarraitzen du, baina, kasu honetan, perspektiba ezberdin batetik, emozioetan arreta jarriz. “Benekotasuna, elkarrizketak, entzutea, koherentzia” dira XXI.mendeko gakoak.

“Bizitzan komunikatzeko duzun erak erabakiko du zein puntutaraino izango duzun arrakasta”. Bernard Hiller