Joango zinateke Hondurasera GKE batekin?
![Joango zinateke Hondurasera GKE batekin? Joango zinateke Hondurasera GKE batekin?](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/joango-zinateke-hondurasera-gke-batekin/@@images/image-900-a75d12a9048a6014eb6df9503ca9febe.jpeg)
Zure bizitzako hilabete bat Hondurasen zure laguntza behar duten pertsonei eskaintzera animatzen zara?
Kontua bertara joatea da, zuk egiten dakizun horretan laguntzea; laguntza oro da ongi etorria. Are gehiago, ez baduzu espezialitate jakin bat, berdin-berdin duzu erakusteko aukera: kooperazioa zer den erakutsi diezaiekezu, talde lana, laguntzen erakutsi, hango gazteak babestu, edo, besterik gabe, haurrekin jolastu edo abesti bat erakutsi.
GKEak berak azaldu digunez: “Maitasuna behar duten haur eta gazteak dira, kasu egiten zaiela sentitzeko beharra dute. Ia-ia egun batzuez familiaren ordez aritzea bezala da".
Ideia gustuko baduzu, oso-oso gustuko baduzu, bidali mezu bat ulmafundazioa@ulma.com helbidera edo deitu telefonoz 943 250 300 zenbakira, eta hitz egingo dugu.