Ireki da 2025–2026 Gabonetako haur tailerretarako izen-emate epea — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Ireki da 2025–2026 Gabonetako haur tailerretarako izen-emate epea

Azaroaren 12tik abenduaren 5era arte zabalik egongo da ULMAk antolatutako Gabonetako haur tailerretan izena emateko epea.
Ireki da 2025–2026 Gabonetako haur tailerretarako izen-emate epea
2025/11/12

Tailerrak 2025eko abenduaren 23an, 26an, 29an eta 30ean, eta 2026ko urtarrilaren 2an egingo dira, eta ULMAko langileen 4 eta 10 urte bitarteko seme-alabei zuzendurik daude.

Saioak Zuazola Eraikinean, (Unibertsitate Etorbidea 6, Oñati) egingo dira, 9:00etatik 13:00etara, lan ordutegira egokituta eta familien beharrak kontuan hartuta.

8:45–9:15 → Harrera
9:15–11:00 → Jarduera
11:00–11:15 → Hamaiketakoa
11:15–12:45 → Jolasak
12:45–13:15 → Haurren bilketa

Tailerrak Gabonen inguruko gaietan oinarrituko dira. Haurrak jolas, erronka eta sormen jardueraz beteriko egunak biziko dituzte. Gure kulturarekin loturiko proposamen dibertigarrien bidez, adiskidetasuna, lankidetza, talde lana eta gure tradizioekiko errespetua bezalako balioak ikasiko dituzte.

Izen-ematea

Interesa baduzue, esteka honetan sartu zaitezkete.

Izen-ematea formalizatzeko, beharrezkoa da formularioaren eremu guztiak betetzea. Abenduaren 10ean posta elektronikoz jasoko dira jasotako eskaeren erantzunak.

Gainera, abenduaren 16an, 13:30ean, azalpen bilera online bat egingo da.