Inyectados Laura S.L. oinetako enpresak, ULMA aukeratu du biltegiratze automatizaturako sistema garatzeko
ULMAk diseinatutako soluzio logistiko berriari esker, Inyectados Laurak, produkzio ratiok maximora gehituko ditu. Sistema logistiko berriak kaxa plastikoentzako garraiatzaile arinen sistema eta biltegiratze automatizatuko sistema ditu. Garraio automatikoak, fabrikazio prozesuaren linea amaiera ULMAko biltegiratze automatikoko sistemarekin lotuko du, pickingeko postuetan prestatzeko zain dauden amaitutako produktuak biltzen dituen 2 garabi pilatzaile Mini Load dituena.
ULMAk jada esperientzia zabala du oinetakogintza sektorean Panterbezalako markekin. Panterrek biltegiratze automatikoko sistema osoa ezarri zuen, eta horri esker, sektoreko arrakasta eredu bihurtu zen enpresa. Horrez gain, oinetako enpresak berrikuntza logistikoaren alde apustu egin zuen unit load eta mini load garabi pilatzaileek kudeatutako beraien instalazioak etengabe handituz eta picking automatikoko sistema osoa ezarriz.
Uruguaiko Indutop enpresa ere, ehunak eta oinetakoak diseinatu eta banatzen dituen enpresa, ULMAk automatizazio logistikoko sistema osoa garatu duen beste adibideetako bat da.