INTERAIRPORT EUROPE 2017, ULMA HANDLING SYSTEMS-EN HURRENGO GELTOKIA — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

INTERAIRPORT EUROPE 2017, ULMA HANDLING SYSTEMS-EN HURRENGO GELTOKIA

ULMA Handling Systems Interairport Europe biurteko azokan egon da, Munichen, Baggage Handling sektorera bideratutako bere soluzioak aurkezten
INTERAIRPORT EUROPE 2017, ULMA HANDLING SYSTEMS-EN HURRENGO GELTOKIA
2017/10/06

Interairport Europe, “the world’s leading airport exhibition”, azokaren 21. edizioa izango da ULMA Handling Systemsen hurrengo geltokia. Baggage Handling sektorera bideratutako soluzioak aurkeztuko ditu urriaren 10tik 13ra Municheko (Alemania) azoka horretan. ULMA Handling Systemsen ekipajeen tratamendurako sistema integralak diseinatu eta garatzen dira, sektoreko esperientzia zabal baten bermearekin eta edozein aireporturen behar funtzionaletara egokitzen diren produktu eta soluzio modularren eskaintza zabalarekin. ULMAren soluzioak bezero bakoitzaren berariazko beharretara egokitzen dira.

ULMAk balio-kate guztirako soluzio integralak ditu: prozesu logistikoaren diseinu sistemiko batetatik; fakturazio, garraio, ikuskatze, biltegiratze eta sailkatze sistemak diseinatzeraino.

Inter Airport Europe erreferentziazko azoka da aireportu industrian. Aireportuetako operadoreen lehen aukera lurreko asistentziarako, terminaletako operazioetarako, aireportuetako informatikarako eta aireportuak diseinatzeko zerbitzuak, teknologiak edo ekipamenduak erosterakoan.