Insomnioari nola aurre egin
Loa, organismoaren autoerregulazio eta atseden egoera fisiologikoa da. Ezinbesteko funtzioa da, eta funtzio hori ez betetzeak zailtasunak ekar ditzake arretari eta kontzentrazioari eusteko orduan, eta indarrik gabe uzten gaitu eguneroko zeregin profesional eta pertsonalei aurre egiteko.
Ekhine Zumeta: Gizakiak bere bizitzaren herena lo igarotzeak loaren kalitatea babestea bizi-kalitate onerako eta osasun onari eusteko ezinbesteko izatea dakar".
Eta zer egin daiteke arazo horri aurre egiteko? Galdera horren aurrean, ULMAko Sail Zentraletako auditoriumera hurbildu zirenek loa eta horrekin lotutako nahasmenduak bezalako gaiei buruz ikasi zuten, eta loaren kalitatea hobetzeko eta insomnioari aurre egiteko teknikak ezagutu ahal izan zituzten.
Besteak beste, loaren higienean hezteak duen garrantziaz hitz egin zen, positiboak izan daitezkeen praktiketan sakonduz, baita loaren kalitatearekin lotutako arazoen tipologia desberdinak konpontzen lagun dezaketen beste terapia batzuetan ere.
Ekhine Zumeta: "Loaren zikloen gakoak, insomnioaren nahasmenduekin lotutako arazoen ezaugarriak eta horiei aurre egiteko eta konpontzeko dauden teknikak ezagutzeak interes handia pizten dute gaitz horiek dituzten pazienteen artean".