Hurrengo geltokia: Intralogistics Europe 2017 — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

Hurrengo geltokia: Intralogistics Europe 2017

ULMA Handling Systems-ek Intralogistics Europe 2017ko edizio berrian parte hartuko du, Parisen.
Hurrengo geltokia: Intralogistics Europe 2017
2017/01/12

Oraingo honetan ere ULMA Handling Systems-ek Intralogistics Europe 2017 azokan hartuko du parte. Hura martxoaren 14 eta 16 bitartean antolatuko da Parisen.

Aldaketa garrantzitsu bat eman da biltegiratze logistikan: garabi pilatzaileak, palet robotak, automatizatutako eskaerak prestatzeko sistemak, garraio automatikoko sistema azkarrak, konektatutako objektuak eta urrutiko monitorizazioa dira gaur egungo berrikuntza intralogistikoaren zati bat. Logística 4.0. aroan gaude.

Logistika katearen sektorearekin lotutako enpresa nagusiak Intralogistics Europe 2017 azokan bilduko dira, logistika 4.0 eremuan murgilduta, eta horien artean ULMA Handling Systems egongo da.

Horrez gain, ULMAk, dagoeneko, erreferentzia anitzeko palet errobota dauka, Robot IK PAL izenarekin ezagututa, bere ikuskapen sistema berritzailearekin eta askoz gehiagorekin!

Bisita gaitzazu gure saltokian!

 

Intralogistics Europe 2017

Paris Porte de Versailles

HALL 1 – Stand C47