Gurasoentzako lehen sorospenak
ULMAko Departamentu Zentraletan emandako hitzaldiak alde teoriko eta praktiko bat izan zuen. Bertan, Ekhine Zumeta medikuak eta Maite Elguero eta Mirari Malbadi erizainek erakutsi ziguten nola jardun bihotz-biriketako geldialdiak edo eztarri-trabatzeak gertatzen direnean.
Alde batetik, 0 eta 12 urte arteko ume baten bihotz biriketako geldialdi baten aurrean jarraitu beharreko oinarrizko maniobrak azaldu zituzten. Bestetik, eztarri-trabatzeen gaia landu zen. Bai prebentzioa zein trabatzea gertatuz gero segitu beharreko protokoloak.
ULMA Taldeko Lan Osasuneko Sailak eskaintzen dituen hitzaldiek prebentzioarekin eta osasunarekin lotutako hainbat alderdi jorratzea dute helburu. Baita ere, gure langileen artean sortzen diren kezkei edo zalantzei erantzutea. Aurten, besteak beste, aztertu diren gaiek honakoak izan dira: Insomnioa, arrazoiak eta lantzeko teknikak eta analisi klinikoak nola interpretatu.