ERRIGORA: euskararekin bat egiten duen Nafarroako uzta
Nafarroako hegoaldeko produktuz osatutako hiru saski dituzu aukeran: saski zuria, berdea edo beltza. Bildutakoaren %25 euskarara bideratuko da. Gainera, pandemiak astindutako garai hauetan, elkartasuna areagotu nahi dugu. Kutxa bakoitzeko 5 euro gehiago ordainduta, Korrikaren katilua (saski beltzarekin batera), Seaskako egutegia (saski berdearekin batera) edo D ereduaren haziak (saski zuriarekin batera) jaso ditzakezu. Ekarpen hori AEKra, Seaskara eta Sortzenera joango da zuzenean, Korrika, Herri Urrats eta Sortzenen jaia ospatu ezin izanak eragin dien kolpea arintzeko.
ERRIGORAren eskaintza interesatzen bazaizu, idatzi mezu bat ulmafundazioa@ulma.com helbidera azaroaren 12a baino lehen.
Adierazi iezazkiguzu zure izena eta abizenak, zure posta elektronikoko helbidea, zurekin harremanetan jartzeko telefonoa eta erosi nahi duzun saskia.
Zure produktuak jasotzen ditugunean, jakinaraziko dizugu jasotzera etor zaitezen, eta orduan egingo duzu ordainketa.
Hauek dira aukeran dauden hiru saskiak:
SASKI BELTZA, betikoa: 55 €
- Orburuak
- Pikillo marmelada
- Pikillo piperrak
- Zainzuri zuriak
- Teilak
- Tomate frijitua
- Mertxika almibarretan
- Oliba-olio birjina estra
- Kardua
- Mahts-zukua
- Botila ardoa
- Potxak
- Piper-mamia
- + Korrikaren katilua
SASKI BERDEA, ekologikoa: 65 €
- Txitxirioak
- Ardo-Ozpina
- Oliva-olio birjina estra
- Barazki-menestra
- Pasta
- Orburuak
- Pikillo piperrak
- Arroza
- Zainzuri zuriak
- Botila ardoa
- Udare-zukua
- + Seaskaren egutegia
SASKI ZURIA, berezia: 75 €
- Orburuak
- Pikillo piperrak
- Zainzuri zuriak
- Botila kriantza
- Txololatezko zigarretak
- Patxaran-pastak
- Patxarana
- Oliba-Olio birjina estra
- Ardo zuri apartsua
- Arbendol-polboroiak
- + D ereduaren haziak