EROSKIK konfiantza adierazi dio berriro ULMA Handling Systemsi
EROSKI M50 hasierako proiektuarekin lortutako gogobetetze eta eraginkortasun maila handia izan da Eroskirentzako akuilua berriro ere konfiantza ULMArengan jartzeko, plataforma erregionala automatizatzeko, produktu freskoen banaketara zuzenduta: frutak eta barazkiak.
Proiektu berriak soluzio logistiko robotikoa izango du, plataforma erregional baten neurrira egokitua, eta bertan eskariak prestatzeko prozesu guztia automatizatuko da. Automatizazioari esker, prestatzeko prozesuan ez da eskuzko lanik egin behar, eta kostu operatiboetan ere eragin nabarmena izango du.
Eroskiren, ULMA Handling Systemsen eta Euro Pool System zerbitzu logistikoen hornitzailearen artean egindako lankidetza hitzarmen estrategikoari esker abiaraziko da proiektu logistiko hau, Aragoi inguruko saltokiak modu integralean hornitzeko.