Erakunde kulturaren inkesta berria ULMA Handling Systems-en — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

Erakunde kulturaren inkesta berria ULMA Handling Systems-en

Aurten, lehenengo aldiz, Erakunde Kulturaren Inkesta berria inplementatu da ULMA Handling Systems-en.Inkesta berri horrek, pertsonen gogobetetzea neurtzeaz gain, beraien konpromisoaren eta proaktibitatearen mailak ere neurtzen ditu.
Erakunde kulturaren inkesta berria ULMA Handling Systems-en
2013/10/10

Inkesta berriarekin posible da diagnostiko globala zein tokikoa egitea, aukera izanik analisia eta esku hartzea batez ere lantalde mailan egiteko (sekzioa, departamentua, negozioa, etab.), pertsonen portaeran eta, besteak beste, beraien gogobetetzean eta konpromisoan ere gehien eragiten duten elementuak aztertuz eta Kudeaketa Eredu Korporatiboarekin koherente izanik eta berarekin bat etorriz.