Entrepinaresek ULMA Handling Systemseko soluzio logistikoaren alde apustu egin du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

Entrepinaresek ULMA Handling Systemseko soluzio logistikoaren alde apustu egin du

ULMA Handling Systemsek Quesos Entrepinares enpresarentzat sistema automatiko bat garatu du gazten trazabilitatea kudeatzeko; produkziotik azken kontsumitzaileraino. Sistemak gaztak lehortu eta ontzeko prozesu guztia barnean hartzen du. Entrepinares Mercadonaren barne hornitzailea da. Urtean 45 milioi kilo gazta ekoizten ditu eta 90 erreferentzia ditu
Entrepinaresek ULMA Handling Systemseko soluzio logistikoaren alde apustu egin du
2015/07/22

ULMA Handling Systemsek Entrepinaresentzat egindako lehen automatizazio proiektua ontze prozesuan zentratzen da. Proiektuaren bihotzean AGV sistema dago, aldi berean 2 palet garraiatzeko diseinatua. Sarrerako gunetik hasi, ekoizpenetik, eta ontze, mozte eta ontziratze prozesuak eta bidaltze gunea lotzen dituena.

Buelta emateko prozesua da ULMAk garatu duen beste fase bat. Gaztei buelta automatikoki emateko sistema garatu du bertan, nazioarteko patentea duena. Buelta emateko unea memento gakoa da gazten ontze prozesuan. Ontzea hobeto homogeneizatzea ahalbidetzen du, eta beraz, elikagaiaren kalitatea nabarmen hobetzen da.

Ontze fasea amaitzean, ULMAko sistemei esker gaztak automatikoki despaletizatu eta askatzen dira. Ondoren moztu eta ontziratzeko fasera bideratzen dira.

Gaztak kontsumitzeko prest daudenean, automatikoki paletizatu eta biltegiratzen dira 2 gela hotzetan. Biltegiratze automatikoko sistemakgarabi pilatzaile satelite bat dauka, biltegiratze bolumena ahalik eta ondoen aprobetxatu eta lan denborak murrizten dituena.

Prozesu logistiko guztia ULMAren Biltegia Kudeatzeko Sistemarekin (SGA) kudeatzen da.

Lehortze prozesua automatizatzea izango da ULMAk garraio eta biltegiratze automatikoko sistema garatuko duen proiektu berria. Sistema hau garabi pilatzaileek kudeatuko dute eta egunean 1.000 mugimendu egingo diren buelta emateko fasearekin lotuta egongo da. Lehortze prozesuak tenperatura 10ºCtan eta hezetasuna %80an mantentzea eskatzen du.