Elkartasuna izan zen irabazlea, MUNDUKIDEk antolatutako lehen lasterketan
80 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte lasterketan, horiek denak inguruko kooperatibetakoak. 'Batu taupadara! egitasmoarekin bat egin zuten eta horrela, Mozambike, Brasil eta Kuban MUNDUKIDEk garatzen dituen proiektuak babestu zituzten. Josu Urrutia Mundukide fundazioko zuzendariak zioenez, proiektu horiek “Hegoaldean bizi duin baterako aukerak sortuko” dituen bihotzari ematen diote bizitza.
Lasterketa solidarioan hiru kooperatiberatibistek osatutako 28 taldek hartu zuten parte kategoria hauetan: gizonezkoan, emakumezkoan eta mistoan. Helmugara taldean iritsi behar zuten, kooperatiben ezaugarria den talde lana nabarmenduz. Helmugara iritsi ziren lehen hiru kooperatibak hauek izan ziren: Lea Artibai Ikastetxea, gizonezkoen kategorian, EROSKI emakumezkoan eta ULMA CyE mistoan. Baina, benetako irabazlea Elkartasuna izan zen, lasterketak parte-hartzaile guztiak batu baitzituen MUNDUKIDE Fundazioaren lana aitortu eta babesteko.