Eguzki dorrea berritu du ULMAK Arrasaten — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Eguzki dorrea berritu du ULMAK Arrasaten

Eguzki dorreak, Arrasateko eraikinik ezagunenetakoak, bere irudia berritu du. Artzamendi eta ULMA enpresek Zerbitzu Integrala eskaini dute, proiektuaren fase guztiak hartuta. Zerbitzua funtsezkoa izan da proiektuaren arrakastarako.
Eguzki dorrea berritu du ULMAK Arrasaten
2019/10/09

Lan hori egiteko obra batzorde bat eratu zen, eta batzordeak erabaki zuen LKS KREAN enpresaren laguntza edukitzea. LKS KREANek, berriz, ULMA Architectural Solutionsen esperientzian konfiantza jarri eta haren esku utzi zuen eraikinaren larruazalaren aldaketa, eraikinean gehien ikusiko zen aldaketa izanik.

Hainbat helburu izan dira behin betiko birgaikuntza honekin bilatu direnak; batetik, eraikinaren efizientzia energetikoa hobetu nahi izan da, bestetik hezetasunak eta kondentsazioak ezabatu, eta higiezinaren estetika hobetu ere nahi izan da. ULMAren fatxada aireztatuaren onurak aukeratu ziren, beste lan batzuekin batera, hala nola garajeetako sabaien isolamendua lehen solairua termikoki isolatzeko, barruko patioen eta balkoien isolamendua, eta mugimendu detektagailuen eta kontsumo txikiko bonbillen instalazioa.

Erabilitako plaken materiala ere –hormigoi polimeroa– proiektu honen elementu bereizlea izan da eta erabili den fatxada aireztatuaren sistemak profil jarraitua du eta horrekin ekiditen da etorkizunean plakak erori ahal izatea.

Eguzki dorreko bizilagunek asebetetzen dute beren etxeen barruko erosotasunean aldaketa nabarmena nabaritzen dela errrehabilitazioarekin, eta ikusten dute barruko beroa mantentzen dela arazorik gabe eta isolamendu termikoa hobetzen dela berogailuan aurreztuta.