ULMAk Brasilen duen filialaren gaineko bideo korporatibo berria
Soluzio globalak, konpromiso lokala. Hori da ULMA Architectural Solutionsek Brasilen duen filialaren bideo korporatibo berriak laburbiltzen duen mezua.
Filiala, Brasilen 15 urte baino gehiago daramatzana, ULMAk nazioartean duen esperientzia drainatze soluzioetan eta arkitekturan espezializatutako ekipo batek duen ezagutzarekin eta ekipo hori bertakoa izateak ematen duen hurbiltasunarekin uztartzen du.
Gainera, Brasilgo ekipoak bezero bakoitzaren beharretara egokitutako soluzioak garatzeko duen gaitasuna nabarmentzen da, berrikuntza, funtzionaltasuna, jasangarritasuna eta xehetasunei arreta egitea uztartuz egiten baitu hori.
Bideoak filialaren filosofia adierazten du: proiektu global baten parte izatea, eta aldi berean tokiko merkatuarekin eta bezeroekin harreman estua izatea.