Dibulgazioa eta konpromiso soziala bat eginda musikaren eskutik
Edizio honetan, bildutako funtsak CTNB1 eta SPG50 gaixotasun arraroak ikertu eta tratatzeko erabiliko dira, aurrerapen zientifikoa eta pazienteen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko asmoz. Jaialdiari buruzko informazio gehigarria Columbus Fundazioaren webgunean aurkitu dezakezu.
Musika emanaldietako zuzendaritza musikala Ramon Tebar maisu ospetsuak egingo du, eta obra nagusia Verdiren Réquiem izango da, musika klasikoko errepertorio unibertsaleko konposizio hunkigarrienetako bat. Donostiako Orfeoiak, Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) eta nazioarteko lehen mailako bakarlari talde batek interpretatuko dute: Miren Urbieta-Vega sopranoak, María José Montiel mezzosopranoak, Jonathan Tetelman tenorrak eta George Andguladze baxuak.
ULMAk 25 sarrera bikoitz zozkatuko ditu irailaren 13an 19:00etan Arantzazuko basilikan egingo den kontzerturako.