Ulma Taldea
DANAk kaltetutakoen aldeko laguntza-kanpaina
Betidanik, ULMA osatzen dugun pertsonok erakutsi dugu gure nortasuna kolektibo gisa indar handienarekin definitzen duten ezaugarrietako bat elkartasuna izan dela.
Valentziako Erkidegoa, Gaztela Mantxa eta Andaluzia astindu dituzten euriteek kalte material handiak eragin dituzte, baita hildako eta desagertutako ehundaka pertsona ere.
Horregatik, mobilizatu egingo gara eta ULMAren elkartasun-makineria martxan jarriko dugu, DANAk eragindako uholdeek kaltetutako pertsonei laguntzeko. LABORAL KUTXAren kontu-zenbaki bat gaitu dugu zure banakako dohaintzak sartu ahal izateko azaroaren 30a arte(ES31 3035 0005 31 0050039034).
Gainera, elkartasunarekiko dugun kompromisoa berresteko, kanpainan bildutakoari ULMA Fundazioaren aportazioa gehituko zaio.
Beste behin ere laguntzera animatzen zaitugu.