Conservas Friscos-ek automatizazioaren aldeko apustua egin du Handling Systemsekin elkarlanean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

Conservas Friscos-ek automatizazioaren aldeko apustua egin du Handling Systemsekin elkarlanean

Galizian kokaturik dagoen Conservas Friscos enpresak paletizazio automatikoko sistema berri bat martxan jarri du, bere produkzioaren %90a automatizatzea ahalbidetuz. ULMA Handling Systems-ek diseinatu eta garaturiko sistema logistiko honek paletizazioko 2 robot ditu, produkziotik datozen 4 lineei zerbitzua ematen dietenak eta paletizazioko 4 posizio eratzeko gaitasuna dutenak.
Conservas Friscos-ek automatizazioaren aldeko apustua egin du Handling Systemsekin elkarlanean
2013/10/21

Automatizazioaren bidez, kontserbagintzako enpresa honek “hobekuntza nabarmenak izan ditu produktibitateari eta eraginkortasunari dagokionez,  produkzio guztiaren %90a automatizatzea lortu dugularik” aipatzen du Luis Riverak, Conservas Friscos-eko Zuzendariak.

Paletizazio sistemas gain, paketatu eta garraio automatikoko sistemak ere baditu proiektuak.

Proiektua garatu aurretik “hainbat bisita egin genituen jadanik garaturik zeuden antzerako proiektu batzuk ezagutzeko, eta zalantzarik gabe ULMAren proposamenak eskaini zigun fidagarritasunik handiena, gaurko eta etorkizuneko erronkekin bat baitzetorren” azpimarratzen du Rivera jaunak.

Gaur egun, Espainiako eta nazioarteko bezeroei eskaintzen dizkie bere zerbitzuak Conservas Friscos-ek. 180 langilek egiten dute lan bertan eta urtean 52M€ko irabaziak ditu.