Cinfak ULMA gogoan izan du Industry 4.0 industri aro berrian murgiltzeko — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

Cinfak ULMA gogoan izan du Industry 4.0 industri aro berrian murgiltzeko

ULMA Handling Systems enpresak, bere sistema ikuskatzailea, industria iraultza berriaren (INDUSTRY 4.0) adibide argia, ezarriko du CINFA farmazia laborategian, etorkizuneko industrian murgiltzeko aukera emango diona.
Cinfak ULMA gogoan izan du Industry 4.0 industri aro berrian murgiltzeko
2015/12/11

Cinfak laborategietan instalatuko duen ULMA Handling Systemsen sistema ikuskatzaileak biltegiaren ikuspegi zentralizatzailea eskainiko dio, bai zati mekatronikoarena eta baita instalazio logistikoaren software prozesuarena ere, hodeitik konektatzeko aukera eskainiz. Aurrerapen hauekin, Cinfak instalazioaren kontrola gainbegiratzekoan ezinbestekoak diren elementu eta adierazleak optimizatuko ditu.

Hau guztia egiteko, azterketa bisualetarako azken erreminta eta informazioa eduki behar da, interfaze atsegin eta erabilerraza duena, bezeroaren instalazioan sortzen diren intzidentziak azkar konpontzeko eta erabakiak hobeto hartzeko. Horrela, ULMAk eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea eta fidagarritasuna ziurtatzen dira.

Honez gain, ULMAren sistema ikuskatzaileak etorkizuneko teknologietara egokituta dagoen forntenda eskaintzen du. Egokitzapen honekin bezeroak aukera du web nabigatzailea duen edozein gailu mugikorretatik prozesu desberdinetan sortzen den informazioa eskuratzeko eta instalazioetako ekipoetan sartzeko.