Bultza ezazu mugikortasun jasangarria PlazaBizi erronkan parte hartuz — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Bultza ezazu mugikortasun jasangarria PlazaBizi erronkan parte hartuz

Bultza ezazu mugikortasun jasangarria PlazaBizi erronkan parte hartuz
2026/01/19

PlazaBizi erronka martxan jarri da; herritarrak erdigunean jartzen dituen ekimen jasangarria da, auzo eta herri bizigarriagoak sustatzeko. Erronka urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 15ean amaituko da, eta bere helburua mugikortasun jasangarriagoa sustatzea da, Ciclogreen aplikazioaren bidez autoa partekatuz. ULMAk bat egin du ekimen honekin, gure ingurunearekin arduratsuagoak diren mugikortasun-ohiturak bultzatzen jarraitzeko.

Aldaketarekin bat egin eta CO2 isurketak murrizten lagundu nahi baduzu, Ciclogreen aplikazioko erronkan parte hartu besterik ez duzu, urtarrilaren 15etik apirilaren 15era, autoa partekatzeko modalitatean. Ibilbidearen hasierak edo amaierak Arrasaten izan behar du.

Gure ohiturak aldatzeak aldea eragin dezake. Lanerako joan-etorrietan autoa norberak bakarrik erabiltzeari uzten badiozu, CO2 isurketak murrizteaz gain, aparkaleku-arazoak arintzea lortuko duzu.

Nola har dezaket parte?

  1. Deskargatu Ciclogreen aplikazioa zure mugikorrean.
  2. Eman izena zure posta elektronikoa eta plazabizi erregistro-kodea gehituta.
  3. Erregistratu zure ibilbide jasangarriak erronkak irauten duen bitartean.
  4. Kontsultatu rankinga, gainditu erronkak eta sari bikainen zozketan sartu ahal izango zara.