Brasilgo ULMAren hurrengo kooperantea izan nahi al duzu?
![Brasilgo ULMAren hurrengo kooperantea izan nahi al duzu? Brasilgo ULMAren hurrengo kooperantea izan nahi al duzu?](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/brasilgo-ulmaren-hurrengo-kooperantea-izan-nahi-al-duzu/@@images/image-900-f97432dec59a985ef4173219f8380b8a.jpeg)
Beste kultura- eta gizarte-ingurune batean lan egingo duzu, eta horrek aukera emango dizu autokudeaketa, antolaketa- eta komunikazio-gaitasunak garatzeko; azken batean, balio kooperatiboak suspertzeko esperientzia bat.
Munudukidek Lanpostu honetarako eskaintzen dituen baldintzak honakoak dira, Espainian lan-kontratua eta soldataren % 100 Espainiako Gizarte Segurantzan kotizatuz. ULMAk soldata-kostuaren baliokidea den dohaintza egingo dio Mundukideri, eta Lagun-Aro, EPSVren kotizazioa erraztu eta konpentsatuko du (erretiroa, alarguntasuna eta baliaezintasuna direla eta) bazkideak Mundukiderekin egindako lan-kontratuaren indarraldian.
Gainera, bazkideari bi (2) urteko hasierako eszedentzia negoziatua ematen dio, luza daitekeena, pertsona hori Brasilen Mundukideren programan sar dadin, eta akordioa betetzeko, 3 hilabete lehenago jakinarazita, bazkidea ULMAra itzuliko da, negoziatutako eszedentziaren aurretik zuen kontratu-egoerarekin. Horretarako, lanbide-talde bereko lanpostu baten bilaketa aktiboa egingo da, bazkidea ULMAra itzultzea errazteko.
Lan-baldintzak hemen aurkituko dituzu.
Animatu, Brasil zain duzu!