Brandili eta Indutop enpresek etorkizunaren aldeko apustua egin dute ULMA Handling Systems-ek diseinaturiko sistema logistikoei esker — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

Brandili eta Indutop enpresek etorkizunaren aldeko apustua egin dute ULMA Handling Systems-ek diseinaturiko sistema logistikoei esker

Ehungintza sektoreko Brandili eta Indutop enpresek biltegiratze automatikorako eta eskaerak prestatzeko sistema berri bat izango dute (FSS). Ehungintza sektorean erreferente bilakatuko dira bi enpresa hauek logistika arloan lortuko duten eraginkortasunari esker.
Brandili eta Indutop enpresek etorkizunaren aldeko apustua egin dute ULMA Handling Systems-ek diseinaturiko sistema logistikoei esker
2013/07/10

Logistikako sektorearen iraultzarik nabariena enpresen barne logistikako sistemetan eman da, ingeniaritza eta informazioaren teknologia hornikuntza katearen motorrak bihurtu direlarik.

Profesionalak ados ageri dira ehungintza sektorea inflexio puntuan dagoela esaterakoan, izan ere, sektoreko enpresek aukeratu beharra dute: beraien etorkizunaren aldeko apustua egin automatizazioaren bidetik, edota ohiko azpiegiturekin jarraitu, etekin logistiko berdinak lortuz.

Gaur egun, logistikako sistemen belaunaldi berriak, ULMA-DAIFUKUko FSS sistema berriak kasu, beharrezko erreminta bilakatu dira etorkizunaren alde apustu egiten duten enpresentzat, sistema berri hauekin inbentarioen kontrola eta  trazabilitatearen kudeaketa zehatza, eta eskaerak prestatzeko beharrezkoa den eraginkortasuna bermatzen baita, besteak beste.

Testuinguru honetan, ULMA Handling Systems-ek ehungintza sektoreko Brandili enpresa brasildarrarentzat eskaerak prestatzeko sistema automatiko baten proiektua garatuko du. Proiektu honen garapenarekin batera, Brandili, ehungintzako sektorean erreferente bilakatuko da sistema logistoen eraginkortasunean egindako apustuagatik.

Brandilik eskaerak prestatzeko diseinaturik dauden bi FSS  eta banaketa automatikorako sistema bat izango du. Gainera, Pick to Light sistemako dispositiboak ere izango ditu eskaera anitzak prestatzeko diseinaturikoak.

Indutop izeneko ehungintzako enpresa uruguaiarrak ere, bere etorkizunaren aldeko apustua egin du eta ULMAk diseinaturiko automatizazio proiektu bat garatuko du FSS izeneko sistemen bidez.