Ulma Handling Systems
Biltegiak Kudeatzeko Softwarearen inguruko katalogo berria argitaratu du ULMA Handling Systemsek
ULMA Handling Systemsek, IK STORE+ izenez ezagutzen den bere software logistikoaren (SGA) katalogo berria argitaratu du. Katalogoak, IK STORE+en ezaugarri eta abantaila esanguratsuenak azpimarratzen ditu. Horretaz gain, softwarearen funtzionalitatea nolakoa den deskribatzen du, produktua biltegian sartzen den momentutik irteeraraino jarraitzen duen prozesu guztia azalduz
IK STORE+, bere moldakortasun handiarengatik nabarmentzen da, eta edozein biltegi, bai automatiko edota konbentzionala kudeatzeko aukera ematen du. Gainera, biltegiak kudeatzeko software eraginkorra da (SGA) eta espazioa hobeto kudeatzeko, jarduera osoa monitorizatzeko, prozesu logistikoak hobetzeko eta produktu guztien arakatzea kontrolatzeko aukera ematen du.
Katalogoan ULMAko softwarearen diseinu erakargarria ikusi genezake, erabiltzailearen beharretara moldatua eta plataforma zein informatikako arkitektura anitzetara egokitzen dena alegia.
ULMAren merkatu desberdinetara ongi egokitzeko asmoz, hizkuntza desberdinetan argitaratu da katalogoa.