Bihotza zaintzeko elikadura-tresnak

Elikadurak funtsezko papera du bihotzaren osasunean. Tailer honetan ikasiko duzu sistema kardiobaskularrarentzat onuragarriak diren elikagaiak identifikatzen eta zure beharretara eta bizi-erritmora egokitutako asteko menu osasungarri bat planifikatzen. Sasoiko errezeta osasuntsu eta gustagarriekin lan egingo dugu, bihotza sasoian mantentzen lagunduko dizuten beste ohitura osasungarri batzuk txertatzearen garrantzia ahaztu gabe.
Tailerrak bi saio izango ditu, maiatzaren 27an eta ekainaren 3an (asteartea), 17:30ean, Zerbitzu Zentraletako lehen solairuan dagoen 4. prestakuntza-gelan.
Saio bakoitzak ordu eta erdi inguruko iraupena izango du, eta aretoaren edukiera mugatua izango da.
Izena emateko azken eguna: maiatzaren 19an, ostirala, goizez. Egun berean, arratsaldean, posta elektroniko bat bidaliko da zure plaza eta bertaratzeko jarraibideak baieztatzeko.