Ulma Taldea
Bi dortsal. Sei mendi. Esperientzia epiko bat: parte hartu Korosti Traileko zozketan
Legazpiko gailurrak konkistatzeko prest? Urriaren 12an ospatuko da Korosti Trail mendi-lasterketaren II. edizioa, ULMAren laguntzarekin antolatua. Ospakizun gisa, bi dortsal zozketatuko ditugu ULMAko langileen artean.
Lasterketa Legazpiko plazan hasi eta amaituko da, eta parte-hartzaileek erronka handiak izango dituzte mendietan zehar: Korostiaga (950 m), Jentiletxe (913 m), Oregi (924 m), Eskortazarreta (890 m), Arrandaitz (899 m), eta ibilbide luzean bakarrik, Arrolamendi (904 m).
Proba hau lehiaketa zirraragarria izateaz gain, Legazpiko inguru naturalak, kultura eta turismoa balioan jartzea ere du helburu. Aurten, Korosti Trail puntuagarria izango da Goierri Kopa Trail-erako. Ez galdu aukera!
Uztailaren 24ra arte eman dezakezu izena zozketan. Animatu eta bizi abentura paregabe hau!