• Ulma Handling Systems

Belenusek banaketa zentro automatizatua handituko duela iragarri du eta ULMA Handling Systemsengan konfiantza izango du berriro

2021/08/26
Belenusek, Brasilgo torloju, azkoin eta pieza berezien fabrikatzaile handienak, São Pauloko Vinhedoko banaketa zentroan bere biltegiratze eremu automatizatua handituko duela iragarri du.

Proiektu horretarako, Brasilgo ekoizleak ULMA Handling Systemsengan konfiantza izan du. Belenuseko banaketa zentroa errendimendu handiko plataformatzat hartzen da bezeroek Brasilgo eta Mercosurreko lurralde osoan egiten dituzten eskaerei erantzuteko.

Belenusen lehen proiektua ULMA Handling Systemsek ezarri zuen 2004.urtean, eta biltegi automatizatua handitzeko, Belenusen ekoizpen ahalmena bikoiztea ahalbidetu zuten fabrikazio plantan egin berri diren inbertsioak hartu dira kontuan.

Belenusek 30.000 palet eta 60.000 kubetentzako biltegia du gaur egun.

Biltegi automatizatuaren handitze berriak paletak prestatzeko gaitasuna % 100 eta kubetena % 50 handituko du. Kubetak automatikoki biltegiratzeko ahalmena, Mini Load-ek kudeatua, % 40 handituko da, bi garabi pilatzaile berri instalatuz.

Proiektuak solairuarte bat instalatzea barne hartzen du, paleten azpisistemaren buruan eskaerak prestatzeko modua handitzeko, bai eta solairuarteen arteko lotura bat ere.