Azaroa osasuntsu dator — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Azaroa osasuntsu dator

ULMAko Osasun Zerbitzuak hitzaldi informatiboak antolatu ditu, osasun eta ongizate arloko adituen eskutik, azaroko ostegunetan, 17:30ean, ULMA Taldeko auditorioan. Sarrera librea da, ULMAkoentzat zein ULMAkoak ez direnentzat.
Azaroa osasuntsu dator
2017/11/02

Azarorako antolatu ditugun lau hitzaldi informatiboetan, osasun eta ongizate arloko adituen aholkuak entzuteko aukera izango dugu, bizitza osasuntsuagoa izan dezagun.

Hitzaldiak ostegunetan izango dira, 17:30ean, ULMA Taldeko auditorioan.

Sarrera librea da, ULMAkoentzat zein ULMAkoak ez direnentzat, aretoa bete arte.  Hitzaldi bakoitzak 60 eta 90 minutu artean iraungo du.

Hauek dira gaiak:

  • Azaroak 9: Martxa Nordikoa

ATHLONen eskutik, praktika osasungarri honen oinarrizko ezagutzak jasoko ditugu eta praktikak ere egingo ditugu. Makilak badituzu ekarri eta bestela bertan utziko dizkizugu. Iazko hitzaldira joan ez bazinen, orain duzu aukera.

  • Azaroak 16: Osasuna eta giza mugimendua.

Eratu fisioterapia zentrotik Nacho Bolivar etorriko zaigu, osasun era mugimendu arloan aditua dena, eta, bizitza osasuntsuagoa izateko gomendioak emango dizkigu, dieta eta ariketa fisikoa konbinatuz. Arropa eroso ekarri, praktika txiki batzuk ere izango dira eta.

  • Azaroak 23: DAVID Spine Concept

ATHLONen eskutik berriro ere, bizkarreko klinikez hitz egingo digute non “DAVID Spine” kontzeptua aplikatzen duten, bizkar eta zerbikaletako minari agur esan ahal izateko.

  • Azaroak 30: K-Stretch

Danilo Barzio, K-Stretch metodoaren eta K-Stretch hamakaren sortzailea, eta Miren Lizarralde ULMAra datozte, bizkarra zuzentzeko sistema berritzaile honen nondik norakoak azaltzeko.

 

ULMAko Osasun Zerbitzuak, ULMA Fundazioarekin lankidetzan, osasuntsu bizi zaitezen nahi du. Animatu zaitez etortzera, nahi duzun pertsonarekin. Adituei galderak egiteko aukera izango duzu, ikasitako aholkuak ondoren praktikan jartzeko.

Edozein zalantza izanez gero, jarri zaitez harremanetan Mediku Zerbitzukoekin edo deitu 943 250 300 telefonora.