Aktiblaitu, hizkuntza portaeren inguruko lehiaketa — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Aktiblaitu, hizkuntza portaeren inguruko lehiaketa

2020. urtea Euskaraldiarekin amaitu genuen, hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko eta ahobizi edo belarriprest rolean ariketa egiteko aukera izan genuen. 2021ean ere gaia lantzen jarraitu nahi dugu.
Aktiblaitu, hizkuntza portaeren inguruko lehiaketa
2021/05/13

Adituek diote portaera berriak ikasteko pentsamendu zaharrak desikasi behar direla. Horren inguruan gogoeta egiteko Aktiblaitu lehiaketa antolatu dugu, aktibatu zure pentsamendua eta blaitu hizkuntza ohitura berrietan. Animatzen zara?

Lehiaketa maiatzaren 19tik ekainaren 23ra izango da. Asteazkenero bi galdera zintzilikatuko ditugu Begirako Aktiblaitu lehiaketa atalean. Parte hartzaileek astebeteko epea izango duzue galderak erantzuteko. Hurrengo astean, galdera berriekin batera urreko asteko erantzun zuzenak iragarriko ditugu.

Banaka edo ingurukoekin taldea osatuta parte hartu dezakezue. Eta noski, lehiaketetan ohi denez, sariak ere egongo dira: negozioko irabazlearentzat Ereindajaneko saskia (berdinketa balego zozketa egingo da) eta parte hartzaileen artean, berriz, euskal liburuak zozketatuko dira.

Beraz, adi hurrengo asteazkenean, maiatzak 19. AKTIBLAITU eta zorte on!