Aitor Ayastuy izango da ULMA Taldearen zuzendari nagusi berria 2026an
ULMA Taldeko Kontseilu Nagusiak Aitor Ayastuy izendatu du kooperatiba taldeko hurrengo zuzendari nagusia izateko, Iñaki Gabilondoren ordez. Organo horrek ULMA Taldeko bederatzi kooperatiben ordezkaritza du, eta Ayastuy izendatzea onartu du, azken 16 urteetan ULMA Taldeko Zuzendaritza Nagusiaren buru izan den Gabilondoren lekukoa hartzeko.
Errelebo-prozesua modu ordenatuan garatu da azken hilabeteotan, proiektu sozioenpresarialaren jarraipena ziurtatzeko eta Taldea etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatzeko.
Zuzendari nagusi berriak datozen urteetan ULMA gidatzeko zehaztutako profilari erantzuten dio. Ibilbide luzea du industriaren eta kudeaketaren arloan, nazioarteko esperientzia eta eredu kooperatiboarekiko konpromiso sendoa. Gainera, Ayastuy ULMA Taldeko Zuzendaritza Kontseiluko kide da duela 17 urtetik, eta horrek aukera ematen dio industria-talde batean bizi diren errealitateen ezagutza zehatza izateko, sektoreetan nahiz merkatuetan oso jarduera dibertsifikatuak dituen talde batean.
Etapa berria
16 urtez ULMA Taldeko Zuzendaritza Nagusiaren buru izan ondoren, Iñaki Gabilondok proiektuaren hazkundeak eta sendotzeak markatutako aldia itxiko du datorren urtean.
Ordura arte, biek gaur egungo erantzukizunei eutsiko diete, baina lan koordinatua egingo duteTaldearen Zuzendaritza Nagusiaren buru gisa, egonkortasuna eta jarraitutasuna ziurtatzeko.ziurtatzeko.
Aitor Ayastuyk esperientzia sakona dauka Taldean, ikuspegi estrategikoa eta lidergo gaitasun frogatua negozio handienetako batean. Bere ibilbideak ULMA Taldearen kulturarekiko eta izateko arrazoiarekiko (misioa, bisioa eta balioak) konpromiso sendoa islatzen du.
Aitor Ayastuy Arrasaten jaio zen duela 57 urte. Enpresa Zientzietan lizentziaduna da EHUn, eta MBA International bat du The Robert Gordon University-n (Aberdeen, Eskozia). 1995ean ULMA CyE, S. Coop. enpresan sartu zen, Agrícola negozio-lerroan. Bi urte beranduago Eraikuntza arlora pasa zen, bere jarduera Oñatin zein nazioartean garatuz. 2008ko ekainaz geroztik, ULMA Constructioneko CEO gisa, kooperatibaren bilakaera kudeatu du, haren nazioarteko hazkundea eta proiektuaren sendotzea bultzatuz.